Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Euskadiko podologoen elkargoa

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera Kolegioa Kide berrientzako argibideak

Kide berrientzako argibideak

Podologian aritzeko tituludun berriei eskatzen zaizkienak

  • Osasun zentroetarako baimena.
  • Autorización publicidad sanitaria
  • Obra baimena lortzeko, kasuan kasuko Udalean galdetu, indarreko arauen arabera.
  • Gizarte Segurantza: alta autonomoetan.
  • Zerga baimenean alta emateko ere, kasuan kasuko Udalean galdetu.

 

 

 

Lanbide plakak

Elkargoko kide guztiei helarazi zitzaien 2000ko urriaren 10eko 5/2000 zenbakidun Informazio Zirkularrean adierazten zen komenigarria zela, derrigorrezkoa ez bazen ere, lanbide plaka bat jartzea, Elkargoaren anagrama eta guzti, irekitzen diren podologia zentro berrietan. Plaka jartzearen arrazoia jendeari ikusizko informazio zehatzagoa eskaintzea eta nolabait ere podologiaren lanbidean jarduten dugunon multzoa ezagutaraztea zen. Honekin batera eredua doa. Materiala: metakrilatoa, hondo zuria eta testua euskaraz edo gaztelaniaz. Neurria: Din A4 edota beste batzuk, beharren arabera. Argibide gehiago Elkargoaren Idazkaritzan jaso daitezke.