Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Euskadiko podologoen elkargoa

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera Lege-oharra Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Informazio orokorra

www.podologiaeuskadi.com URL helbidea (aurrerantzean webgunea) EUSKADIKO PODOLOGOEN ELKARGO OFIZIALAk erregistratutako domeinua da (aurrerantzean Elkargoa), egoitza soziala ANORBIN KANTOIA 2, ETXABEA, 01001, GASTEIZ, ARABA-n duena. Webgune honek informatzea du helburu eta bere erabilera bakarrik pertsonala izango da. Webgunearen asmoa da publiko orokorrari bertan eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak ezagutaraztea.

Helburua, hartzaileak eta eskubideen erabilera

Webgune honen bitartez bidalitako datu pertsonalak Elkargoaren fitxategietan jasoko dira eskatutako zerbitzu eta edukiak kudeatu, administratu eta emateko asmoz; baita zerbitzu eta eduki berriak eskaintzeko eta Elkargoaren berritasun eta promozioei buruzko informazio komertziala bidaltzeko ere. Eskarietako derrigorrezko datuak garrantzitsuak dira; horregatik, datu horiek ipintzen ez badira edo informazio hori oker agertzen bada, Elkargoak ezingo du eman eskatutako zerbitzu edo edukirik.

Erabiltzaileak onartzen du bere datuen kudeaketa lehen aipatutako xedeen arabera. Halaber, jakinarazten dugu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak erabil ditzakezula posta elektronikoaren bidez ondorengo helbidera: colegio@podologiaeuskadi.com, webguneko erabiltzaile gisa identifikatuz eta zure eskaera zehaztuz; edo posta arruntaren bidez lehen aipatutako helbidera (egoitza soziala), NANaren edo dokumentu baliokide baten fotokopia bidaliz.

Cookie-ak eta aztarna-fitxategiak

Cookie bat da erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan edo smartphonean deskargatzen den fitxategi txikia. Bere helburua da datuak eta informazioa biltzea. Cookie-a instalatu duen erakundeak datu horiek egunera eta berreskura ditzake.

Informazio gehiago lortu nahi baduzu gure Cookie Politika irakurri.

Erabiltzailearen erantzukizunak eta konpromisoak

Erabiltzaileak bermatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta eman duen informazioa zehatza eta egiazkoa dela; halaber, hitzematen du eskatu zaion informazioaren edozein aldaketa Elkargoari jakinaraziko diola posta elektronikoz [colegio@podologiaeuskadi.com], webguneko erabiltzaile gisa identifikatuz eta aldatu diren datuak zehaztuz.

Erabiltzaileak identifikazio kodigo eta pasahitzak ezkutuan gorde behar ditu, eta ahalik eta azkarren jakinarazi behar dio Elkargoari datu horiek galtzen baditu, edonork kentzen badizkio edota edonor datu horiekin baimenik gabe sartzen bada; izan ere, Elkargoa ez da erantzule izango beste batzuek zure datuak baimenik gabe erabiltzen badituzte.

Zerbitzuei dagokienez, erabiltzaileak Elkargoari beste pertsona baten datu pertsonalik emanez gero, hurrengoak bermatzen ditu: legezko eskubidea duela datu horiek emateko eta interesdunari jakinarazi diola bere datuak eman dituela, eta, hortaz, bere baimena eskatu duela; erantzukizun hauen ez betetzeaz arduradun izanik.

Segurtasuna

Elkargoak hitzematen du bere datu pertsonalen babes mailak gordeko dituela abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen eta ez-automatizatuen segurtasun neurriei buruzkoa, eta bere esku dagoen baliabide tekniko guztiak ezarri dituela datuen galera, aldaketak, eta ez baimendutako sarbidea eta kudeaketa saihesteko, Interneteko segurtasun neurriak menderaezinak ez direla ahaztu gabe.

“Elkargoak pribatutasun politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege-, jurisprudentzia- edo interpretazio-berritasunei arabera moldatzeko”.