2021eko azaroaren 14a Diabetesaren Munduko Eguna
Diabetesa duen pertsona batek 40 aldiz gehiago du anputatzeko arriskua
Oin diabetikoa heriotza-tasa handiekin lotzen da, minbizi ohikoenak baino handiagoekin, hala nola bularrekoekin edo prostatakoekin.
Pazienteen % 70 inguruk beste ultzera bat jasango dute orbaindu ondorengo 5 urteetan
Podologiako profesionalak ospitaleetako oin diabetikoko unitateetan sartzea aldarrikatzen du Podologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak, anputazio handien % 80raino murriztu baitaitezke.