Udarako Aholku Podologikoak
2013/06/12
- Urteko sasoi honetan, erabili zapata eroso eta freskoak. Hobeto eta tinkoago ibiliko zara txankleta eta sandaliak oinetara lotuta badituzu.
- Igerileku eta komun publikoetan, saiatu ortozik ez ibiltzen. Jantzi uretarako txankletak; horrela, kutsatzea saihestuko duzu.
- Bero egiten duenean, izerdi gehiago botatzen dugu, batez ere, oinetatik. Hori ekiditeko, izerdiaren aurtako produktuak erabil ditzakezu. Podologoak gomendatuko dizu zein den egokiena.
- Ondo garbitu oinak. Garbitu egunero eta sikatu ondo, batik bat, behatzen arteko tolesak.
- Zuzen moztu azazkalak eta ez ebaki gehiegi izkinak. Hala, azalean sartu eta min egitea saihestuko duzu.
- Ahal duzula, ez ibili oinutsik leku arriskutsuetatik: haitzarteak, harriak, etab.
- Ez erabili objektu zorrotzak oinetatik hurbil. Hori bereziki garrantzitsua da diabetikoa bazara edo zirkulazio-arazoak badituzu: oinetan zauriak egitea nola edo hala saihestu behar duzu.
- Eguraldi ona egiten duenean, paseatu ortozik itsasertzetik. Hondar hezeak oin-zolan masajea eman eta oinak indartzen ditu.