Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Euskadiko podologoen elkargoa

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera Prentsa aretoa Prentsa oharrak EUSKADIKO PODOLOGOEK UDARAKO OINAK ZENTRO ESTETIKOETAN KONPONTZEAREN ARRISKUEZ OHARTARAZI DUTE

EUSKADIKO PODOLOGOEK UDARAKO OINAK ZENTRO ESTETIKOETAN KONPONTZEAREN ARRISKUEZ OHARTARAZI DUTE

2022/07/21
  • Establezimendu horietan azazkalak limatu, margotu edo leundu daitezke, baina legez debekatuta daukate sistema zorrotzak erabiltzea.
  • Langileen prestakuntzarik ezak eta materialak homologatuta ez egoteak esan nahi du, konplikazioren bat sortuz gero (odoljarioa, adibidez), ez dagoela hura tratatzeko behar den baliabiderik.
  • Erabiltzen duten materialak ez du behar bezalako esterilizazio-prozesua igaro, eta infekzio-arrisku erreala dago.
  • Zentro estetikoek estetika lehenesten dute osasunaren aurretik, eta, horregatik, euskal podologoek herritarrei ohartarazten diete ez dezatela arriskuan jarri beren osasuna zentro estetikoetan.

Bilbo, 2022ko uztaila. Euskaldiko Podologoen Elkargo Ofizialak herritarrak ohartarazi nahi ditu Podologiaren eremuan ez dauden pertsonak egiten ari diren praktika batzuek osasunerako dituzten arriskuez. Testuinguru horretan, estetika-dendetan intrusismoaren fokua jarri nahi du, udan oinak tratatzera joaten diren pertsonen osasuna bermatuko duten prestakuntzarik eta tresna egokirik gabe egiten baitute lan.

Euskadiko Podologoen Elkargo Ofizialak azpimarratu du establezimendu mota hauek estetikaz arduratzen direla lehenik, eta, ondoren, osasunaz. Gainera, erakundeak nabarmendu du legez establezimendu horiek debekatuta dutela sistema zorrotzak erabiltzea, eta, horregatik, ez dutela inolako osasun-ikuskapenik egin behar.

Tresna horiek erabiltzeko behar den baimenik ez izan arren, euren praktikak egiteko erabiltzen dituzte. Horrek arrisku handia dakar erabiltzaileentzat; izan ere, konplikazioren bat sortzen bada, hala nola odoljarioa oinetako gogortasunak ebakitzean, ez dute egoera larriagotu ez dadin behar diren tresnarik. Era berean, erabiltzen duten materialek ez dute behar bezalako esterilizazio-prozesua igaro, eta benetako infekzio-arriskua dago, azpimarratu dute.

Euskadiko Podologoen Elkargo Ofizialak baieztatu duenez, estetika-dendetan, oro har, erabiltzaileak estetikaren ikuspegitik tratatuak izaten hasten dira, eta, ondoren, osasunaren ikuspegitik aztertzen dira.

Establezimendu horietan azkazalak limatu, margotu edo leundu daitezke, baina legez debekatuta dute sistema ebakitzaileak erabiltzea. Ezin dute erabili ebakitzailea den ezer, eta, horregatik, ez dute osasun-ikuskapenik egin behar. Egiten duenak arrisku larrian jartzen ditu erabiltzaileak, zentro horiek ez dituztelako tresnak eta bitartekoak edozein osasun-arazo saihesteko, hala nola odoljarioa, oinetako gogortasunak moztean, adibidez. Gainera, erabiltzen duten materialak ez du behar bezalako esterilizazio-prozesua igaro, eta benetako infekzio-arriskua dago.

Ildo horretan, EAEko podologoek eremu horretan lan egiteko beharrezkoak diren bi kontzeptu nabarmendu dituzte: Alde batetik, ofizialtasuna dago. Hau da, begien bistakoa da oinetako osasuna tratatzen den paziente batek profesional trebatu bat behar duela arazoa detektatzeko. Puntu horri dagokionez, erabiliko diren material egokiak izateko beharra nagusitzen da, eta horrek esan nahi du berrikusi eta esterilizatu egin behar direla.

Bestalde, jakintzari lotutako seriotasuna goraipatu dute. Baieztapen horrekin esan nahi dugu elkargo profesional batek, podologoena, beti lehenesten duela bere elkargokideen eta profesionalen jardun ona. Hala ere, hori ezin da kontrolatu "bizitza bilatu" behar duen jendea denean; izan ere, batzuetan, kontzeptu etikoa pixka bat ahaztuta geratzen da horrelako kasuez ari garenean.

Testuinguru horretan, Euskadiko Podologoen Elkargo Ofizialak adierazi du "horietako  establezimendu praktikek pertsonen osasuna ez kaltetzea lortu nahi dela". "Adibidez, onddoak oso kutsakorrak dira, batez ere uda-garaian. Denda estetikoko langileek oinak tratatzeko behar diren tresnak ez badituzte, arriskutsua izan daiteke, euskal podologoek adierazi dute.