TicketBAI- Doako Webinar online
SPRI Taldeak (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) doako webinar online bat antolatu du, honako honi buruzkoa:
TicketBAI: Zer da eta nola egokitu fakturazio-sistema berrira
Izaera dibulgatiboa duen ikastaro honetan, mikroenpresei eta autonomoei TicketBAI zer den eta fakturazio-sistema berri honek xedatzen dituen betebehar legal eta tekniko guztietara nola egokitu behar duten azalduko dira, foru-ogasun bakoitzak ezarri dituen xehetasunak kontuan hartuta.
Webinar hau hilean bitan egingo dira:
Ekainak 25, 12: 00etatik 14: 00etara
Uztailak 10, 12: 00etatik 14: 00etara
Informazio gehiago eskuratu eta izena eman dezakezu, esteka honetan klik eginez: