Osasunetik, bat egin!
Inbertitu emakumeen eta haien seme-alaben
kontrako indarkeria prebenitzeko
Egun Laranjak eta Kanpaina Laranjak iritzi publikoa eta gobernuak mobilizatzea dute helburu, indarkeria ezaren kultura sustatzeko eta ekintza zehatzak abiarazteko.
Mundu osoan, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen Erakundeak 1999an ofizialki ezarri zuena.
Gaur egun, emakumeek mundu osoan zehar jasaten duten indarkeria ikusarazteko mugimendu hori azaroaren 25ean behin ez ezik, hilaren 25ean behin ere egiten da: Egun Laranja. Egun hori BAT EGIN Kanpaina Laranja izeneko kanpaina handi baten parte da. Kanpaina hori 2008an abiarazi zuen Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak emakumeen eta nesken aurkako indarkeria prebenitzearen eta desagerraraztearen inguruko kontzientzia sortzeko.
Egun Laranjaren helburua iritzi publikoa eta gobernuak mobilizatzea da, indarkeria ezaren kultura sustatzeko eta ekintza zehatzak abiarazteko.