Fisioterapeutek eta podologoek Lesiorik gabe korritzeko osasun eta errendimendu jardunaldia antolatu dute Donostian, bigarren urtez jarraian
· Ekimena Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak eta Euskadiko Podologiaren Elkargo Ofizialak antolatu dute, eta osasun arloko adituak eta kirol arloko profesionalak biltzen ditu, diziplinaz gaindiko lan-paradigma berri bati ekiteko.
· Donostiako Kirol Etxeak (Anoeta pasealekua 5) hitzordu hau hartuko du urriaren 31n, ostirala, 15:00etatik 20:30era, kirolariei eta osasun-arloko profesionalei irekita.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) eta Euskadiko Podologiaren Elkargo Ofizialak (EPEO) “Osasun eta Errendimendua Korrikalarietan I. Jardunaldia” antolatuko dituzte datorren ostiralean, urriaren 31n, Donostiako Kirol Etxean. Topaketak osasun- eta kirol-arloko aditu nabarmenak bilduko ditu, gero eta jarraitzaile gehiago dituen diziplina honetan errendimendua hobetzeko eta lesioak prebenitzeko funtsezko tresnak eskaintzeko.
Jardunaldian zehar, funtsezko gaiak aztertuko dira, hala nola biomekanikak lasterketa-teknikan duen garrantzia, adinarekin gertatzen diren aldaketa fisiologikoetara egokitzeko estrategiak, eta fisioterapeuten, podologoen eta kiroleko beste profesional batzuen arteko lankidetzak korrikalarien osasuna eta errendimendua nola optimiza ditzakeen, batez ere 40 urtetik gorakoak badira.
Diziplinaz haraindiko ikuspegia: atleta zentroan
Lesioen prebentzioaren ikuspegi integrala eta diziplina anitzekoa eta korrikalariaren ongizatea dira jardunaldien oinarria. “Diziplinaz haraindiko ikuspegia, non medikuek, fisioterapeutek eta podologoek prestatzaile fisikoekin eta kiroleko beste profesional batzuekin estuki lan egiten dugun, funtsezkoa da ariketa eta errekuperazio eraginkorra sustatzeko”, adierazi dute antolatzaileek. Horrek, pazienteari buruzko informazioa aberasteaz gain, diagnostiko zehatzagoak eta goiztiarragoak egitea ahalbidetzen du. “Muskulu-haustura batek, adibidez, estres, elikadura edo kirol-jarduera gehigarrien faktoreen eragina izan dezake. Pazientearen dimentsio psikosozial osoa ulertu behar dugu, bere osasunari osotasunean heltzeko “, diote.
Izen emateak korrikalariei eta diziplina honen diziplinaz haraindiko ikuspegian interesa duten osasun-profesionalei zuzenduta daude.
Data: 2025Eko urriaren 31a, ostirala.
Ordutegia: 15:00etatik 20:30etara
Lekua: KIROL ETXEAREN EGOITZA (Federazioen egoitza) (Anoeta pasealekua 5. 20080 Donostia)
Prezioa: Doakoa, izena eman aurretik
Laguntzaileak: Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala eta Euskadiko Podologiako Elkargo Ofiziala




